Berriki itzali zaigun WIŁSAWA SZYMBORSKA-k gure eguneroko galderetan dirau. Gure begietan daramagu oraindik bertatik bertara ikusi ez dugun Krakovia.
lyrics
Galdera-zerrenda bat egin dut,
erantzunak jakiteko modurik ez dut izanen,
goizegi delako horretarako
edo erantzunak ulertuko ez ditudalako.
Galdera-zerrenda luzea da
gai inportanteak eta ez hain inportanteak jorratzen ditu,
baina aspertu nahi ez zaituztedanez
haietatik batzuk bakarrik agertuko ditut:
zer zen egiazkoa
eta zerk ematen bazuen apenas benetakoa,
izar-auditorio honetan eta izarpean,
non beharrezkoa den sartzeko txartela
nahiz ateratzeko txartela;
Zer gertatzen da mundu bizi horrekin
zeina ezin izanen baitut konparatu
bertze mundu bizi batekin;
Zertaz idatziko dute
etzi egunkariek;
Noiz bukatuko dira gerrak
eta bertze zerk ordezkatuko ditu;
Zein hatzetan egonen da orain
bihotzaren eraztuna
niri ebatsia, nik galdua;
Non da erabakimena,
zeina baden eta ez den
aldi berean;
Zer gertatu da hainbertze pertsonarekin:
zinez ezagutu ote dugu elkar?
Zer erran nahi zidan M-k,
jada solas egiteko gauza ez zenean;
Zergatik hartu nituen ontzat
gauza txarrak
eta zer behar dut
berriz ez okertzeko?
Galdera batzuk apuntatu nituen
lokartu aitzinetik.
Ernatzean
ezin izan nituen irakurri.
Batzuetan susmoa dut
hau kode jakina dela.
Baina hori ere bada galdera bat
egunen batean abandonatuko nauena.
Keith Richards, Rosanne Cash, Lucinda Williams, Joan Jett, and more pay tribute to the enduring and visionary music of Lou Reed. Bandcamp New & Notable Apr 23, 2024
Leaning into the sparse, impressionistic sound of 2023's albu "Nature Morte," the Montreal metallurgists sound as heavy and radiant as ever. Bandcamp New & Notable Apr 21, 2024
The UK upstarts' debut veers from sunny, psychedelic folk to bristling post-punk with reckless abandon without ever missing a beat. Bandcamp New & Notable Apr 18, 2024
Winter McQuinn mixes soft rock and psychedelic folk for a sound reminiscent of classic pop purveyors like Cut Worms and the Lemon Twigs. Bandcamp New & Notable Apr 16, 2024