We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Parpailaren koplak

from Galdemoduen Trilogia by Mugaldekoak

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €1 EUR  or more

     

about

Nik ez dakit zer den arroza/
haren prezioa bertzerik ez dakit
Bertold Brecht

lyrics

Parpailaren koplak aditu nizkion eskaleari,
gitarra eskuan zuela doinutxo bat kantari:
“Kanta dezaket eta trankil erran
Euskal Herrian edo Ingalaterran
ahairean sos batzuk eskatuagatik
ez naizela itsutzen ni diruagatik”.

Errenta-aitorpenaz jardun zuen gogotik,
zergadunak bereizten dituenaren ildotik:
“Langile xumeak egiten dituen lanak
izaten dira aitortzeko moduko afanak.
Handikiak sakelak gero eta gizenago,
baina ogasuneko ilaran noiz ote dago?

Lotsagabe aritu zen ozenki kantatzen,
hipokrisia adostua akordeka kolpatzen:
“Zertan eta zerengatik da duinago
puta famatua puta anonimoa baino?
Guziek paratzen dugu gorputza salgai,
dotore usteko batzuek arima ere bai.”

Bi arau zabaldu kritikatu zituen zirtoka,
demokraziaren tabuak hasi ziren saltoka:
“Aizu, diruaz edo politikaz ez okertu,
zure botoa eta jornala ezin agertu!
Sekretuan edukitzea eskubide ona,
galdetzeak sortzen du ezinegona.”

Dirua da munduan erlijiorik santuena,
denen fedea mirakuluz berritzen duena:
“Parpailak elkartzen ditu kulturak,
hor-hemenka bedeinkatutako urak.
Ez gara deus sosen falta izanda,
hain da handia haren demanda!”

credits

from Galdemoduen Trilogia, released October 18, 2017

license

all rights reserved

tags

about

Mugaldekoak Bera, Spain

contact / help

Contact Mugaldekoak

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Mugaldekoak, you may also like: