Harro nago neure miseriez
neure balentriez ez bezala:
hainbat gezur ttiki,
bizpahiru beldur handi,
noizbait koldar jokatu izana,
eta, akaso, oraindik papereratzen ez dakizkidan
bestelako zalantza batzuk.
Tira, mundua nola dabilen ikusita,
uste dut lasai esan dezakedala
neure barrenak
neure buruari
gorde nahi izaten dizkion tolesdura horiek
ez nautela miserable egiten, ez erabat behintzat.
Zertaz akusatu behar naute, bada:
besteek nahi bezalakoa ez izateaz?
nik neuk uste bezalakoa ez izateaz?
Baliteke.
Baina, kasu horretan zera argudiatuko nuke defentsan:
“kirol praktikatua da oso
nork bere kontzientziari
izkin egitea”.
Tamalez, miserable zikinez plazak
eta plazak beteko genituzkeela jakinik,
zintzo diot hemen
harro nagoela neure miseriez
neure balentriez ez bezala.
The Philadelphia group sharpen their hooks and internal dyanmics for a fun and non-dorky take on power pop anyone can get behind. Bandcamp New & Notable Mar 26, 2024
With unbridled spirits, sharp minds, and grungy post-rock hooks for days, the UK band expand upon their atmospheric, heavy sound. Bandcamp New & Notable Mar 24, 2024
With chiming, droning, and shimmering guitars galore, the Philadelphia shoegaze group debut their strongest collection of songs yet. Bandcamp New & Notable Mar 23, 2024