MARGARITA ROBLEDAren ahotik entzun genuen marraren istorioa, igelaz betetako putzu baten ertzean jarrita geundela.
lyrics
Marra, marra marratua izateaz asperturik zegoen: hain zuzena, hain jakina, hain ezusterik gabea. Berak borobila izan nahi zuen, horixe zuen amets.
Halako batean, marrak angelu batekin topo egin zuen, eta hark erakutsi zion erditik tolestuta angelu bilaka zitekeela.
Hala ere, angelu izateaz denbora laburrean nekatu zen, eta triangelu batengana joatea erabaki zuen. Hantxe ikasi zuen triangelu izateak abantaila handiak zituela: soinu ederrak sortuz, orkestran parte hartzen ahal zuen.
Denboratxo bat pasatuta, ordea, ez zegoen sobera konforme bere triangelu-formarekin, eta laukiari bisita egiteko gomendioa eman zioten.
Haatik, laukiaren asmo oneko aholkuak ez ziren marra borobiltzeko aski izan.
Ia etsiturik, etxerako bueltan zetorrela, laranja batekin topo egin zuen. Hari besarkada eman, eta hara, borobil bihurtu zen, aspalditik amesten zuen moduan.
Dena den, laranjarekin egon eta gero, izar bat ere aurkitu zuen bidean.
Orduantxe ohartu zen zein zoragarria zen marra-marratua izatea eta halaxe pentsatu zuen:
“Nahi dudana izan naiteke, dena neure baitan baitago”.
Keith Richards, Rosanne Cash, Lucinda Williams, Joan Jett, and more pay tribute to the enduring and visionary music of Lou Reed. Bandcamp New & Notable Apr 23, 2024
Leaning into the sparse, impressionistic sound of 2023's albu "Nature Morte," the Montreal metallurgists sound as heavy and radiant as ever. Bandcamp New & Notable Apr 21, 2024
The UK upstarts' debut veers from sunny, psychedelic folk to bristling post-punk with reckless abandon without ever missing a beat. Bandcamp New & Notable Apr 18, 2024
Winter McQuinn mixes soft rock and psychedelic folk for a sound reminiscent of classic pop purveyors like Cut Worms and the Lemon Twigs. Bandcamp New & Notable Apr 16, 2024