Gogoan izan,
mintzatzen zaren hizkuntzan mintzatzen zarela ere,
gizakiok bi aberri ditugula:
euria eta ortzadarra.
Inbentario erraldoi bat egiten ari gara
gure seme-alabak daltonikoak izan ez daitezen.
Ortzadarraren zipriztinek busti gaitzaten mila koloretan.
Gogoan izan,
jaio zaren herrian jaio zarela ere,
gizakiok bi aberri ditugula:
ilargia eta eguzkia.
Tamaina ezberdina badute ere,
biak ikusten ditugu Lurretik.
Ura eta haizea bezain beharrezkoak dira:
Eguzkirik gabe, ez genuke egunaren argia.
Ilargirik gabe, gauaren magia galduko genuke.
Gogoan izan
inork ez duela sorterria aukeratu
euria eta eguzkia maite dituzula.
Arren eskatzen dizut,
zauden lekuan zaudela ere,
bi aberri ditugula ez ahantzi:
zurea eta nirea
The UK upstarts' debut veers from sunny, psychedelic folk to bristling post-punk with reckless abandon without ever missing a beat. Bandcamp New & Notable Apr 18, 2024
Winter McQuinn mixes soft rock and psychedelic folk for a sound reminiscent of classic pop purveyors like Cut Worms and the Lemon Twigs. Bandcamp New & Notable Apr 16, 2024
Backed by a rotating cast of collaborators, the Australian singer-songwriter refines her folk-tinged indie pop sound. Bandcamp New & Notable Apr 11, 2024