Lizunagoa eta zitalagoa da publizitate neutroa
inork ikusten ez dituen film horiek baino.
Okerrago daude terapiarik egiten ez dutenak
boluntarioki egiten dutenak baino.
Gurasoek laztan gehiago ematen diote sakelakoari
euren seme-alaba kuttunei baino.
Eskerrak gertatzen ez diren gauzak diren.
Beharrik halakorik ez dugun inoiz hemen.
Denetik jartzen dutela kantatzen duten irratiek
estilo bertsuko musika bera paratzen dute.
Munduko herritar agertzea maite duten horiek,
elebakar soilen dantza egiten dakite.
Gorputza osasun hutsagatik zaintzen dutenek
batez ere bertze begien estetika dute maite.
Eskerrak gertatzen ez diren gauzak diren.
Beharrik halakorik ez dugun inoiz hemen.
Zibilizazio aitzinatuaren eredu den Europan
diskurtso xenofoboek ederki dute funtzionatzen.
Erlijio guziekin izan beharreko errespetuak
mota guzietako ateoak ez ditu errespetatzen.
Ideologia oro balekoa dela pentsatzen duenak
ez daki sobera ongi zer ari den pentsatzen.
Eskerrak gertatzen ez diren gauzak diren.
Beharrik halakorik ez dugun inoiz hemen.
Lana egundaino galdu ez duten zenbaitzuek
bertze liga batean jokatzen dutela uste dute.
Gaitz larririk hurbiletik ezagutu ez duten hainbat
haragiaren gainbeheratik salbuetsiak direlakoan daude.
Normaltasuna konkistatua duten bikote frankok
betiko iraunen dielako uste ustela bizi dute.
Eskerrak gertatzen ez diren gauzak diren.
Beharrik halakorik ez dugun inoiz hemen.
Keith Richards, Rosanne Cash, Lucinda Williams, Joan Jett, and more pay tribute to the enduring and visionary music of Lou Reed. Bandcamp New & Notable Apr 23, 2024
Leaning into the sparse, impressionistic sound of 2023's albu "Nature Morte," the Montreal metallurgists sound as heavy and radiant as ever. Bandcamp New & Notable Apr 21, 2024
The UK upstarts' debut veers from sunny, psychedelic folk to bristling post-punk with reckless abandon without ever missing a beat. Bandcamp New & Notable Apr 18, 2024
Winter McQuinn mixes soft rock and psychedelic folk for a sound reminiscent of classic pop purveyors like Cut Worms and the Lemon Twigs. Bandcamp New & Notable Apr 16, 2024