Nahi gabe eman dio guardasolaren puntarekin buruan. Bi aldiz eskatu dio barkamen zintzoa, eta bietan erregu tonua nabari-nabaria izan da. Segundo bakan batzuk nahiko gertatu dira zauritua zaurtzaile bihurtzeko. Zaurgarriki. Mila punta ziztakarik marrakatutako aurpegia utzi izana leporatu dio ozenki, guardasolarekiko kontaktuak oinaze fisikorik sortu ez badio ere. Botereak eman dio orduan ahotsa goratzeko ahala, bertzearen gainean ezartzeko eskubidea, ongizatearen izenean uxatzeko aukera:
“Segi zeure herrira. Hemen mina baizik ez duzue egiten eta. Baita guardasolarekin ere, redios!”
Burumakur aldendu da arabiar itxurako emakumea. Ihesi. “Dena da botere kontua”, pentsatu duzu une horretan. Zeren eta… emakumea arabiar itxurakoa ez balitz? Edota, arabiar itxurakoa emakumea ez balitz? Emakumea eta arabiarra izanik ere, gaztelaniaz solasean trebe moldatuko balitz? Erretorikoak dira arestiko galdera guztiok. Ederki ezagutzen dituzu haien erantzunak, bai eta horiek finki lotzen dituen hari petrala ere: dena da botere kontua… mundu zibilizatuan.
Leaning into the sparse, impressionistic sound of 2023's albu "Nature Morte," the Montreal metallurgists sound as heavy and radiant as ever. Bandcamp New & Notable Apr 21, 2024
The UK upstarts' debut veers from sunny, psychedelic folk to bristling post-punk with reckless abandon without ever missing a beat. Bandcamp New & Notable Apr 18, 2024
Winter McQuinn mixes soft rock and psychedelic folk for a sound reminiscent of classic pop purveyors like Cut Worms and the Lemon Twigs. Bandcamp New & Notable Apr 16, 2024