1. |
Intro
01:26
|
|||
Muga, muga inguruan.
Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan. Muga, muga inguruan.
|
||||
2. |
Baigorritik Erratzurat
04:27
|
|||
Baigorritik Erratzurat, Aldudetik Elizondorat joaten zen Baztango laboraria, noizetik noizerat, isilpean, gordeka, bizkar-lan betean:
hogeita hamar kilo kobre soinean.
Baigorritik Erratzurat
Ibai Handirik ez, Itsasarterik ez. Oinezko bide malkartsua baizik ez:
izerdi eta nerbio, nerbio eta izerdi bidaideturik negu gorrian nahiz udazken orbelduan.
“Mugarik ezean, kontrabandorik ez” pentsatzen zuen laborariak bere artean etxera bidean, egunabarrean.
“Duty free ez zen guretzat existitzen” pentsatzen du ozenki aitona zaharrak ferryan, “migrazio-poliziarik ere ez,
jendarmeak –anitz euskaldunak– eta karabineroak baizik ez.
Tijuana, Tanger, Tarifa
ez ziren Baigorritik Erratzurat.
|
||||
3. |
La mina
05:48
|
|||
Tots tenen una oració un indret ple de vida on cadascú sap
què volen dir les diferències.
Se’l pot sentir en silenci, pregant per la gent.
Movent els llavis i la ment pels qui ens estimen,
pels qui procurem.
Les oracions s’assemblen als cants, les esperances són com poemes.
Quan les entonem
la vida es fa d’un aroma més fi.aaaaa
Cants i esperances
fan de la vida una aroma més fi.
I quan les coses van a maldades, tots tenen una oració a la Mina. Quan les ferides s’infecten,
un indret ple de vida.
|
||||
4. |
Libanoko istoria
04:19
|
|||
Tarabulousera iritsi zen ilunabarrez.
Bertakoek Australiakoa ote zen galdetzen zioten behin eta berriz. Eta kanpotarrak behin eta berriz azalpena ematen zien:
“Zuek ikusten duzuen ur gazi bera ikusten dugu guk gure herrian. Olatuak ere elkarri bidaltzen dizkiogu itsasoaren alde banatatik”.
Jendea purrustaka hasten zen orduan.
Zaharrek ez zuten inolaz ere sinesten
hain ezberdinak ziren aurpegi haiek ur berarekin garbi zitezkeenik. “Nire etxea zuen itsasoa amaitzen den lekuan dago”
“Zuen etxea nire itsasoa amaitzen den lekuan dago”.
Kanpotarra etxera itzuli zen, Mediterraneoaren beste aldera. Tarabulouseko zaharrek oraindik gogoratzen omen dute behinola kanpotik joandako mutil xelebre hura.
lunabarretan jartzen dira hondartzan bere omenez Australiara begira.
Nire etxea, zuen itsasoa. Nire itsasoa, zuen etxea.
|
||||
5. |
||||
“Ez dago zu bezalakorik”
dio kantariak sukaldeko irrati zaharretik. “Ez dago zu bezalakorik”.
Egia da.
Ez dago zu bezalakorik, Zuriñe. Ez zu bezalakorik, Ion.
Hi bezalako inor ere ez diat ezagutzen, Cesar. “Ez dago zu bezalakorik”
Ni bezalakorik ere ez dago.
Ez gu, ez hura, ez zuek ez eta haiek bezalakorik ere.
Zientzialariak karriketara atera dira mezu nagusi bat ahotan dutelarik:
berdin-berdinak diren bi zelulak ez dira mundu osoan.
Izan ere, sukaldeko irrati zaharretik iragazten zen kantuak halaxe zioen:
“Ez dago zu bezalakorik,
erran zion xinaurri batek bertze bati”
|
||||
6. |
Erradazu
03:57
|
|||
Noiz arte izanen ditugu ttikitako beldurrak?
Noiz arte izanen gara ttiki arrunt ttiki gure heldutasunean?
Erradazu zure beldurrak nireak ote diren.
Erradazu nire kezkak zureak ote diren.
Erradazu, ahapeka bada ere, eta nik, zin egiten dizut
ez dudala zure sekretua agertuko.
Erradazu zure beldurrak nireak ote diren.
Erradazu nire kezkak zureak ote diren.
Erradazu, ahapeka bada ere, eta nik, zin egiten dizut isilpean izanen dudala.
|
||||
7. |
Urbilekoak
02:48
|
|||
Hurbil, hagitz hurbil dute, nahi baino hurbilago, apika, urrezko ezteiak ospatuko dituzten eguna.
Halarik ere, elkarrekin ezkondu aitzineko zurrunbiloaren aztarnarik ez da sumatzen egun.
Ez, bederen, hiri erdialdeko parke bateko eserlekuan bakoitza, alde batera begira dagoelarik, zer gerta ere.
Beren aitzinean gazte bat dago bide-joko batekin.
Bideo jokoa, tabako paketea, coca-cola eta edozein unetan
bertako bakea urratzen ahal duen sakelako telefonoa ondo-ondoan ditu.
Hiri erdialdeko parkea diseinatu zuenak berrehun urte geroago bi belaunaldi buruz buru ezarri nahiko balitu bezala.
Hortik presaren presaz dabiltzan oinezkoak, ordea, ez dira deusetaz konturatzen:
senar-emazte zaharrak lotzen dituen telekomunikazioaz mundutik urrun egoteko erdialdera jo duen gaztearen asmoaz bertako eserlekuak egunero ikusi arren,
bertako eserlekuetan ez-jartzeko denboraren inposaketaz.
|
||||
8. |
Irakurleari
05:07
|
|||
Zeureak izanen dira maiteetako emakumeak,
urteen haize minduak jota ere, nehoiz galdu ez ditudanak. Eta altxor uhartearen misterioa, zeurea izanen da.
Zure begiak neure izanen dira istant batez,
eta orain kristaletan aditzen dudan euria entzuten uztearen ordainetan, eta ezagutuko duzun nire geroaren konplize eginik,
ez nauzu hiltzera utziko, eta arratsalde batean, zu zeu izatera utziko didazu bertze euri batean.
|
||||
9. |
Xalbadorren heriotzean
02:55
|
|||
10. |
||||
Egunero bezala, gaur ere lainoa zulatuko duten oilar goiztiarrak egonen dira emakumeek karrika garbitzen dutenean eta nik, ohean etzanda, entzunen dut nola jartzen duen amak ikatza sukaldean eta deituko dit damu pixka batekin.
Egunero bezala, gaur ere maiteko dut ezagutzen ez dudan jende guztia eta ahapeka hitz egingo diet, samurkiro, eta bart gauean ikasitako bertso guztiak erranen dizkiet.
Com cada dia, avui també hi haurà galls matiners que esbandiran la boira quan les dones escombrin el carrer i jo, del llit estant, sentiré com la mare posa carbó a la cuina i em crida amb una mica de recança.
Com cada dia, avui també estimaré tot de gent que no conec
i els parlaré en veu baixa, tendrament,
i els diré tots els versos que he après a la nit
Egunero bezala, gaur ere jendeak egun on erranen du nirekin topatzean
eta garbitzen duten emakumeek esku gorriak izanen dituzte eta eguzki mardul batek pintatuko ditu berriz fabrikak peoiek gabetak altxatzen dituztenean, garaipenean.
Egunero bezala, gaur ere otoitz eginen dut kanpoan eta hilak direnengatik eta ahaztuxeak ditudan beren izenak errepikatzen saiatuko naiz,
oroitzeak garbitzen nauelako.
Com cada dia, avui també la gent dirà bon dia quan em trobi
i les dones que renten tindran les mans vermelles i un sol massís repintarà les fàbriques quan els manobres alcin en triomf les gavetes.
Com cada dia, avui també pregaré pels absents i pels morts
i m’esforçaré a repetir llurs noms, que ja començo a oblidar,
perquè el record em purifiqui.
Egunero bezala, gaur ere xoratuko nau fabrikako zalapartak eta inbidiatuko dut igandeetako patxada eta lorategiak, neguan, euripean
eta gauari itxoingo diot gelan geratzeko eta jakin gaur, dena
egunero bezala egon dela, maitatu eta gorrotatu egin dudala
eta agian ikasi dudala bizitzen pixka bat eta pixka bat hiltzen ere.
Com cada dia, avui també m’atordirà la fressa de la fàbrica
i envejaré una mica la quietud dels diumenges i els jardins, a l’hivern, sota la pluja i esperaré la nit per tancar-me a la cambra i saber que tot, avui,
ha estat el mateix que cada dia, que he estimat i he odiat
i que he après, potser, una mica de viure i una mica, també, de morir.
|
||||
11. |
Mugalaria
01:34
|
|||
Mugalaria izan nahi nuke
lege arrotzei lasai muzin egiteko.
Lege arrotzei lasai muzin egin eta bertako mugak hausteko.
Bertako mugak hautsi eta libreago bizitzeko.
Libreago bizi eta
harat-honatean ibiltzeko.
Harat-honatean ibili eta kontrabandoan zoriona pasatzeko.
Kontrabandoan zoriona pasa eta mugalaria izan.
|
||||
12. |
Muga inguruan
04:18
|
|||
Denok izaten ditugu hainbat aurpegi ezberdin, hainbat aurpegi ezberdin, mugak bezainbertze. Nork bere buruari paratutako trabak ergelkeria eta iritzi motelak
giza pasaia soraioak.
Bistan da kanpotik nahiz barnetik ezarritako mugen arabera bizi garela. Bizitza honen lau pareten artean.
Muga, muga inguruan
biziago sentitzeak dakarren muga inguruan. Muga, muga inguruan.
|
||||
13. |
Bonus
04:44
|
|||
Tots tenen una oració un indret ple de vida on cadascú sap
què volen dir les diferències.
Se’l pot sentir en silenci, pregant per la gent.
Movent els llavis i la ment pels qui ens estimen,
pels qui procurem.
Les oracions s’assemblen als cants, les esperances són com poemes.
Quan les entonem
la vida es fa d’un aroma més fi.aaaaa
Cants i esperances
fan de la vida una aroma més fi.
I quan les coses van a maldades, tots tenen una oració a la Mina. Quan les ferides s’infecten,
un indret ple de vida.
|
Streaming and Download help
If you like Mugaldekoak, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp